Bedaioko jaiak 2025

Bedaioko Pilota Txapelketako finalak, erabakita

Ataria 2025eko irailaren 6a

Goizean jokatu dituzte Bedaioko Pilota Txapelketako azken kanporaketak; finalak astelehenean izango dira, festen azken egunean, 17:00etan hasita.

Bedaioko festetan, bigarren eguna dute gaurkoa. Atzo izan zen txupinazoa, eta zenbait auzotarrek goizaldera arte luzatu zuten parranda. Gaur goizean, haur eta gaztetxoen txanda izan da. Bedaioko Pilota Txapelketako finalerdiak jokatu dituzte, hiru mailatan banatuta.

Alebin mailan, Jauregi-Nazabal bikoak 16-4 irabazi du Beloki-Balerdi bikoaren aurka lehen finalerdian. Bigarren finalerdia parekatuagoa izan da, eta azkenean, Zuriarrain-Albisu bikotea izan da garaile: 16-14 garaitu dute Gorostidi-Urretabizkaia bikotea.

Infantilen B mailan, lehenik, triangular bat jokatu dute, eta Jauregi-Santos bikotea izan da onena. Ondoren, Agirrezaba-Zubelzu bikoak 16-14 hartu du mendean Gorostidi-Nazabal bikoa.

Infantilen A mailan, Gonzalezek 16-10 hartu du mendean Arteaga, eta Juantorenak 16-14 irabazi dio Jauregiri.

Ondorioz, honako hauek izango dira astelehenean 17:00etan hasita jokatuko diren finalak:

  • Alebinak: Jauregi-Nazabal vs Zuriarrain-Albisu
  • Infantilak B: Jauregi-Santos vs Agirrezabala-Zubelzu
  • Infantilak A: Gonzalez vs Juantorena

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!