Egun batez, Copacabanan

Ataria 2025eko irailaren 5a

Tolobolei elkarteak antolatuta, XV. Hondartzako Boleibol Txapelketa Mistoa jokatzen ari dira, aste honetan, Tolosako Euskal Herria plazan. Gaur, urteurren berezia baliatuz, egun tematikoa ospatzen ari dira; Brasil da aukeratu duten gaia.

Hori dela eta, iluntzeko une batean, ligaxkako partiden artean, jolasak egin dituzte, lehenik haurrentzat, eta ondoren, helduentzat, eta tartean, futboleian jokatu dute. Bihar, 09:30etik hasiko dira kanporaketak, eta finala 20:00ak inguruan hastea espero dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!