Hasi da Hondartzako Boleibol Txapelketa Mistoa

Ataria 2025eko irailaren 3a

Tolobolei klubak antolatzen du, eta aurtengoa Euskal Herria plazan egiten ari dira.

Atzo arratsaldean hasi zen txapelketa, eta ostirala bitarte ligaxkako partidak jokatuko dituzte parte hartzen ari diren 27 taldeek. Ostiral arratsalde-gauean festa tematikoa egingo dute, Brasil gai bezala hartuta. Larunbatean jokatuko dira kanporaketak eta finala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!