Asteburu Esoterikoa antolatu dute lehenengo aldiz Tolosako Amarotz auzoan

Ataria 2025eko irailaren 2a

Irailaren 20 eta 21ean izango da, eta hitzaldiak, tailerrak, kontsultak, musika, salmenta postuak eta mokadutxoak jateko gunea egongo dira.

Lehenengo aldiz Asteburu Esoterikoa antolatu dute Tolosako Amarotz auzoan, Dohainak elkartzen lelopean, Auzoetxean. Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte, tartean hitzaldiak, tailerrak, kontzertua eta kontsultak. Horrez gain, salmenta postuak izango dira eta baita mokadutxoa hartzeko aukera ere.

Hau izango da egitaraua:

Irailak 20, larunbata

  • 10:00. Bihotzetik bihotzera, batasuna sortuz hitzaldia, Jose Mari Sarasolarekin.
  • 10:00. Zuhaitzen txango mitologikoa, Aitor Ventureirarekin.
  • 16:00. Barne mundua zabaltzen tailerra, Izaskun Mujikarekin.
  • 19:00. Arima isil baten koloreak kontzertua, Araitz Bizkairekin.

Irailak 21, igandea

  • 10:00. Armonia espiritual hitzaldia, Oscar Terolekin.
  • 15:30. Ontzi tibetarren tailerra, Gaxpi Lilakantharekin.
  • 18:30. Bibrazio bainua, Gaxpi Lilakantharekin.

Kontsultak bi egunetan egongo dira, eta ondorengoak izango dira: lanketa energetikoa zaldiekin (Edurne Barriola), astrologia (Izaro Izar), giza diseinua (Susana Barbarin Lisarri), tarot (Nekane Garmendia eta Sonia Sanz Gonzalez), pedagogia sistemikoa (Leire Aramendi Urteaga), medium (Leire Usandizaga Lizarribar), bizitza trebatzailea (Leire Laca), erregistro akashikoak (Ainhoa Sarasola Izeta) eta medikuntza ayurvedikoa (Laura Fernandez Jubin).

Bi hitzaldietarako, larunbateko tailerrerako, zein igandeko tailerra eta bibrazio bainurako izena eman behar da. Horretarako galdetegia prestatu dute antolatzaileek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!