Riverline jaialdiak bihar du azken eguna

Ataria 2025eko abuztuaren 30a

Gaur hainbat probatako sailkapenak egin dira eta bihar izango dira finalak. Tailerrak ere egin dituzte Zerkausian.

Tolosako Zerkausian eta ondoko Oria ibaiaren eremuan Riverline jaialdia egiten ari dira egunotan. Atzo eta gaur hainbat tailer egin dituzte, tartean gaur arratsaldeko diabolo tailerra, eta ibai gainean jarritako zintetan hainbat proba egin dituzte. Bihar izango dira proba horien finalak, eta jaialdiaren agurra.

Abuztuak 31, igandea

  • 08:45. Denak gosaltzera.
  • 09:00. Parkearen irekiera.
  • 11:00. Trickline finala.
  • 12:30. Speedline finala.
  • 12:30. DJ saioa eta parkearen erabilera librea.
  • 13:00. Aire oihalen erakustaldia.
  • 13:30. Parkearen itxiera.
  • 14:00. Bazkaria, sari banaketa, talde argazkia eta agurra.

Erlazionatuak

Ibai gaineko orekak

Ataria 2025 abu 30 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!