Bilera irekia egingo dute gaur Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre elkartean

Ataria 2025eko abuztuaren 28a

Bilera irekia 19:30ean izango da, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko.

Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak bilera irekia egingo du, gaur, 19:30ean, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Bilera Tolosako San Esteban auzoan izango da, San Juan kaleko 20 portaleko bigarren solairuan. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongi etorria izango dela azaldu dute elkartetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!