Gazte bat zendu da Tolosan izandako auto istripu batean

Ataria 2025eko abuztuaren 9a

Ezbeharra 11:00ak aldera gertatu da Tolosako Ibaiondo kalean. Elkar jo dute autobus eta auto batek, eta autoko gidaria zendu da.

Gazte bat zendu da gaur goizean Tolosan izandako auto istripu batean. Antza, 11:00ak aldera elkar jo dute auto batek eta autobus batek Ibaiondo kalean, eta autoko gidaria zendu da. Hedabide batek jakitera eman duenez, autobusak ez zuen bidaiaririk barruan.

Momentuz, ikertzen ari dira ezbeharraren nondik norakoak. Bestalde, Lurraldebusek jakinarazi du bertan behera geratuko direla momentuz Ibaiondo kaleko 1. eta Larramendi kaleko 8. helbideetako geralekuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!