Ez adiorik, gero arte baizik

Ataria 2025eko uztailaren 31

Azken eguna dute gaur Josunek eta Ramonek Asteasuarraren barrualdean. Agur ekitaldia eguerdirako iragarri dute, eta jendetza gerturatu da.

Agurra dantzatu diete, eta bertan izan dira txaranga eta txistulariak ere. Barra eta sukalde barrutik agurtu dituzte bezeroak Josunek eta Ramonek, Asteasuarra tabernako arduradunek. Dozenaka herritar bertaratu dira biak agurtzera, eta bete-bete egin dira nola taberna, hala kalea.

Ateak ez ditu betirako itxiko, ordea, Asteasuarra tabernak eta aurkeztu dute erreleboa hartuko duena ere: Ella Bogatir [argazki galeriako bigarren argazkian, erdian]. Bogatirrek eta alabak kudeatuko dute aurrerantzean taberna, eta hasieran laguntzen arituko zaie Ramon. «Ilusioz eta gogoz beterik gaude. Ramonen laguntza oso baliagarria izango da hasieran, ez baitaukagu eskaintza asko aldatzeko intentziorik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!