Tolosaldea IKTko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte uztailean Castellon eta Ciudad Realen jokatu diren Espainiako junior eta infantil mailetako igeriketa txapelketetan. Taldeak guztira lau domina irabazi ditu: hiru zilarrezko eta brontzezko bat, eta bederatzi finaletan lehiatzea lortu dute.
Junior mailako txapelketa Castellonen jokatu zuten uztailaren 24tik 27ra eta bertan bost igerilarik parte hartu zuten Tolosaldea IKT ordezkatuz. Nabarmenenak izan dira Mattin Zubeldia (zilarra 50 bizkar proban), Malen Zubeldia (zilarra estiloetako 200 eta 400 metroko probetan), eta Ilargi Sarria (zilarra 50 bular proban); eta beste finalista batzuen artean izan dira Enara Urizar eta Irene Sagarna ere. Uhaitz Aranbarrik, berriz, ezin izan zuen lehiatu aurreko astean besoa puskatu zuelako istripu batean.
Infantil mailan, uztailaren 17tik 20ra Ciudad Realen jokatutako txapelketan, Alain Zaldua eta Patxi Arzalluz aritu dira. Lehen parte hartzean, proba ezberdinetan «maila dotorea» erakutsi eta postu duinak lortu zituzten, eta arduradunen arabera «jarrera bikaina eta emaitza itxaropentsuak» erakutsi zituzten.
Klubeko arduradunek nabarmendu dute finaletara sailkatzea «oso zaila» dela, eta lortutako dominak «egindako lanaren erakusgarri» direla.
