Imanol Rojo, hirugarren Munduko Kopako rollerskian

Ataria 2025eko uztailaren 22a

Imanol Rojo pasaden urteko munduko txapelketan.

Alpino Uzturre elkarteko Imanol Rojo tolosarra hirugarren izan zen Munduko Kopako rollerskian, estilo klasikoko 10 kilometrokoan.

Rolleskian, Munduko Kopako lehen asteburua jokatu da Madonan (Letonia), eta Imanol Rojo tolosarrak bi probetan hartu du parte: estilo klasikoko 10 kilometrokoan eta 20 kilometroko iraupenekoan.

Estilo klasikoko 10 kilometroko proban lortu zuen asteburuko emaitzarik honena Rojok, hirugarren postuan helmugaratu baitzen, probako garailea izan zen Martin Himma estoniarrarengandik zortzi segundora. 20 kilometroko iraupenekoan, berriz, azken esprintean erabaki ziren lehen bederatzi postuak, eta Rojok seigarren amaitu zuen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!