Etxebizitza berrien eraikuntza lanengatik denbora luzez itxita egon eta gero, bihar zabalduko dute Iurramendi kalea, bai oinezkoentzat, baita ibilgailuentzat ere. Errepidearen norabidea aurreko bera izango da: Paper kaleko biribilgunetik Martin Jose Iraola kaleko aldapara, alegia. Urbanizazio lan guztiak amaituta ez badaude ere —eraikin batean azken ukituak falta dira eta beste eraikin bat ere egin behar dute— oinezko bideak eta errepidea erabilgarri izango dira bihar goizean goizetik. Kaleak itxura berria izango du, eta lurrazalean aparkaleku gehiago izango dira.
Etxebizitzei dagokienean, joan den astean sinatu zen kale horretako hiru eraikin berrietako biren erabilera baimena, hortaz, bizilagunak berehala hasiko dira horiek erabiltzen.