Astelehenean, uztailak 21, jokatuko dira 57. Berazubi Pala Txapelketako lehen finalerdiak, Tolosako Berazubi estadioko frontoian. 18.30ean hasiko da jardunaldia, eta lehen partidan, lehen mailako txapelketako lehen finalerdia jokatuko dute Arregi-Goitia bikoteak eta Luixa anaiek osatutako bikoak.
Ondoren, bigarren mailako txapelketako bigarren finalerdiaren txanda izango da. Aranburu-Mitxelena eta Pagoaga-Landa bikoak ariko dira elkarren aurka. Bigarren partidako irabazleek, Zurutuza-Manterola bikotea izango dute aurkari finalean.
Asteartean, baita ere 18:30ean hasita, emakumezkoen kategoriako finalerdia jokatuko dute, Lopez-Aldasoro eta Karrera-Murua bikoteek. Aurten, finalerdi bakarra izango da maila honetan, ligaxkako bikote onena, Ekhine-Uxue, zuzenean sailkatu baita finalera.
Partida horren ondoren, lehen mailako bigarren finalerdiaren txanda izango da. Zubiria-Inda eta Urdangarin-Luluaga bikoek jokatuko dute.
Maila guztietako finalak ostegunean, hilak 24, jokatuko dituzte, 18.00etan hasita.

