Igarondo Urpekoak taldekoek Espainiako Txapelketan arrakasta izan dute

Endika Apalategi labayen 2025eko uztailaren 17a

Junior eta senior mailako hegats igeriketako Espainiako Txapelketa izan da, eta Igarondo Urpekoak taldekoek hamahiru domina eskuratu dituzte.

Gijonen jokatu da asteburuan hegats igeriketako Espainiako Txapelketa. Bertan, Igarondo Urpekoak taldeko hamar igerilarik parte hartu dute, eta horietatik seik lortu dute dominak irabaztea. Irati Lakunzak lau domina eskuratu ditu: 200 metro eta 400 metro ur azpikoan urrezkoak, 100 metroko ur azpikoan zilarrezkoa, eta taldekako 4x200 metroko erreleboan brontzezkoa, Haizea Izagirre, Sara Goenaga eta Maite Gibelalderekin batera.

Haizea Izagirrek, errelebo proba horretaz gain, beste lau domina irabazi ditu. Horietatik hiru zilarrezko izan dira; 100 metro, 200 metro eta 400 metroko ur gaineko probetan. 50 metroko ur gainekoan aldiz, brontzezkoa lortu du.

Unai Eraso eta Nora Kamio igerilariak ere domina bana irabazi dute. Erasok, 400 metroko ur azpikoan zilarrezkoa lortu du eta Kamiok, berriz, brontzezkoa 50 metroko ur gainekoan.

Patxi Mongek, Mikel Estebanek, Aras Karakusek eta Gregorio Mancisidorrek osatu dute Igarondo Urpekoak taldearen partaidetza.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!