Euskal Herri osoko 126 gazte ari dira parte hartzen, horietatik, bost eskualdekoak (4 tolosarrak eta belauntzar bat). Abenturan parte hartzen ari diren begiraleetako bi ere tolosarrak dira. Ia 800 kilometro egin ostean, uztailaren 31n bukatuko da ekimena Getxon. Gaur, Tolosara iritsi dira, eta bihar goizean, harrera egingo diete Tolosako udal ordezkariek Zerkausian. Ondoren, Oiartzunerako autobusa hartuko dute.