Gorka Sorarrain, garaipenetik gertu Portugalen

Ataria 2025eko uztailaren 16a

Caja Rural taldeko txirrindulari tolosarra bigarren izan zen Portugalgo Torres Vedras Sari Nagusiko hirugarren eta azken etapan; esprintean erabaki zen garailea.

Igandean, profesional mailako lehen garaipena eskuratzetik gertu egon zen Gorka Sorarrain Caja Rural taldeko txirrindulari tolosarra, Portugalgo Torres Vedras Sari Nagusiko hirugarren eta azken etapan. Esprintean erabaki zen garailea, eta tolosarra bigarren izan zen.

SC Farense taldeko Alfonso Silva azkarragoa izan zen azken metroetan, eta Sorarrainek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Puntukako sailkapen nagusian, seigarren izan zen tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!