Berazubiko pala txapelketa, kanporaketa fasean

Ataria 2025eko uztailaren 14a

Gaur jokatuko dituzte gizonezkoen 2. mailako final-laurdenetako lehen bi partidak; 18:00etan hasiko da jaialdia.

Tolosako Berazubi estadioan, 57. Pala Txapelketa jokatzen ari dira. Gaur, 18:00etan hasita, gizonezkoen 2. mailako final-laurdenetako bi kanporaketa jokatuko dituzte; lehena, 18:45ean hasiko da. Bihar izango dira beste bi neurketak, lehena, 19:00etan. Gizonezkoen 1. mailan, berriz, bihar jokatuko dute final-laurdenetako lehen partida, 18:00etan, eta etzi, bigarrena eta azkena, 19:00etan. Bi bikote (Zubiria-Inda eta Arregi-Goitia) dagoeneko sailkatuta daude finalerdietarako. Finalak uztailaren 24an jokatzea espero dute.

Honakoak dira datozen egunetarako programatutako partidak:

  • Uztailak 14, astelehena
    • 18:00. Lopez-Aldasoro vs. Irigoyen-Maiza (emakumeen mailako partida)
    • 18:45. Zurutuza-Manterola vs. Goitia-Murua
    • 19.30. Gereñu-Beloki vs. Esoain-Aramberri
    • 20.15. Agirre-Lete vs. Etxarri-Arriola
  • Uztailak 15, asteartea
    • 18:00. Mitxelena-Zabala vs. Luixa's
    • 19:00. Iraola-Viana vs. Aranburu-Mitxelena
    • 20:00. Hernandez-Mendi vs. Pagoaga-Landa
  • Uztailak 16, asteazkena
    • 18:00. Gizonezkoen 2. mailako finalerdia.
    • 19:00. Urdangarin-Luluaga vs. Loidi's
    • 20:00. Gizonezkoen 2. mailako finalerdia.

*Beltzez, gizonezkoen 1. mailako final-laurdenak.
**Kurtsiban, gizonezkoen 2. mailako final-laurdenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!