Norabide aldaketa eta 18 aparkaleku berri, San Joan kalean

Ataria 2025eko uztailaren 9a

San Joan kalea, gaur.

Gernikako Arbola lorategietatik San Esteban auzora daraman bidean egiten ari dira lanak egunotan.

San Joan kalearen zati baten —Gernikako Arbola lorategietatik San Esteban auzora daraman bidean— trafikoaren norabidea aldatu eta aparkaleku gehiago sortzeko lanean ari da udala. Orain arte hegoaldetik iparralderako norabidea zuen kale honek; bada, aurrerantzean, Gernikako arbola lorategiak zeharkatu eta gero, San Joan kaletik San Esteban auzora ere joan ahal izango da. 

Duela egun batzuk hasi ziren margotze lanekin, eta guztira, 18 aparkaleku berri sortuko dira eremu horretan, zehazki, trenbidearen zubiaren azpian eta txakurrentzako parkearen alboan aparkaleku gehiago sortuko dituzte, TAOko gune urdinaren barruan.

Margotze lan gehiago

Horrez gain, eta bizilagunen eskaerei jarraituz, bestelako margotze lanak ere egingo ditu udalak herriko zenbait eremutan, mugikortasun urriko plazak sortzeko edo espazio batzuk aparkaleku gisa hobeto aprobetxatzeko. Horrela, mugikortasun urriko bi plaza sortuko dituzte Amarotz auzoan, eta bana Izaskun auzoan eta Andre Maria kalean. Aldiz, Larramendi kalean eta Uzturre kalean, plaza gehiago sortzeko margotze lanak egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!