Argiteria aldatzen ari dira Samaniego ikastetxeko haur hezkuntzako eraikinean

Ataria 2025eko uztailaren 7a

LED argiak jarriko dituzte, argiteria kontsumoa %50 baino gehiago murrizteko helburuarekin; ikasturte berrirako dena prest izatea aurreikusten dute.

Ikasturtea amaitu berritan, Samaniego ikastetxeko haur hezkuntzako eraikineko argiteria aldatzen hasi da Tolosako Udala. «Jasangarritasunean eta eraginkortasunean hobetzea da lanen helburua, Euskadiko Jasangarritasun energetikoaren legearen eskakizunei aurre egiteko», azaldu dute udaletik.

Eraikinak, orain arte, fluoreszente konbentzionalak izan ditu eta, horien ordez, LED motako argiteria jarriko du udalak. 300 luminaria baino gehiago ez ezik, sentsore bidezko kontrolak ere jarriko dituzte. Aldaketa horrekin, argiteria kontsumoa %50 baino gehiago murriztea da udalaren helburua, eta horretarako, 124.000 euroko inbertsioa egingo du.

Uztailean eta abuztuan itxita egongo da Samaniego, eta hilabete horiek baliatuko dituzte lanak egiteko. Ikasturte berria hasterako, beraz, guztia prest izatea da udalaren eta ikastetxearen aurreikuspena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!