Tolosaldea ligako hirugarren postuan

Ataria 2025eko uztailaren 6a

Tolosaldeako trainerua, gaur, Sestaon jokatu duten estropadan. IBAN ORMAZABAL

Euskotren Ligako lehen asteburua izan berri dute jokoan eta Tolosaldea trainerua hirugarren postuan jarri da sailkapen orokorrean.

Donostia Arraun Lagunak ontziak lehen postua eskuratu du, 16 punturekin eta orain arteko bi estropadak irabazita. Orio dago bigarren (14 punturekin) eta hiru puntu gutxiago ditu Tolosaldeak, 11 punturekin,

Atzo jokatu zuten lehen estropada Bilbon eta Tolosaldeak laugarren egin zuen, 10 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Gaur Sestaon izan dira eta hirugarren egin dute, 10 minutu eta 56 segundorekin. Gaurko estropadako irabazle izan diren Arraun Lagunetik 7 segundora geratu dira.

Datorren asteburuan hurrengo bi banderak izango dituzte jokoan; larunbatean, IX. Bandera Fabrika izango dute jokoan Donostian, eta igandean, berriz, Zierbenan izango dira IX. Bandera Petronor jokoan dutela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!