Nahia Garrido Europako txapeldunorde

Ataria 2025eko uztailaren 5a

Nahia Garridok bigarren postua eta zilarrezko domina lortu du 200 bizkar proban 2.12.47ko denborarekin, Samorin hirian (Eslovakia) ospatzen ari den Europako junior txapelketan.

Emaitza bikaina goi mailako txapelketa honetan, egindako lan gogorraren fruituak agertu direlarik.

Domina honen ondorioz, Espainiako igeriketa federazioak jarritako irizpideen arabera, Garrido Europako txapelketa absoluturako sailkatuta egongo litzake. Txapelketa Lublin hirian (Polonia) ospatuko da abenduaren 2tik 7ra eta 25 metroko igerilekuan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!