Ipuscua. Izanetik izena 1025-2025

Gipuzkoako alkateak, soka dantzan

Ataria 2025eko uztailaren 5a

Ipuskoa 1025-2025 ekimenaren barruan, dantzan ikusi ditugu lurraldeko alkateak. Ondorioz, soka dantzak Gipuzkoako herri erakundeetako buruak batu ditu, hala nola, Eider Mendoza Larrañaga diputatu nagusia, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidentea, Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkatea eta lurraldeko gainerako alkateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!