Elkartasun Eguna ospatzen ari dira Armeria plazan

Ataria 2025eko uztailaren 5a

Kontseilu Sozialistak antolatuta eta «klase batasuna ardatz», dozenaka lagun elkartu dira hainbat ekimenetan parte hartzeko asmoz. Goizean solasaldia, munduko janariak dastatuz hamaiketakoa, eta tailerrak izan dituzte. Atzerritartasun araudi berriaren azterketaz gain, antzerkiaren funtzio sozialaz aritu dira, Ander Lipus eta Mikel Kayerekin.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 14:30. Bazkaria.
  • Bazkalostean, kontzertua, Dana D'Capricho.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!