Martxan da Berazubiko 57. Pala Txapelketa

Ataria 2025eko uztailaren 3a

Aste honetan hasi da Tolosa CF-k antolatzen duen Berazubiko 57. Pala Txapelketa.

Aurtengoan 35 bikotek eman dute izena txapelketan eta hiru kategoriatan parte hartuko dute, hau da, elite neskak, eta gizonezkoen lehen eta bigarren maila. Partidak astelehenetik ostiralera bitarte jokatuko dira Berazubiko pilotalekuan, eta 18:00etan hasiko dira. Lehenbizi ligaxka jokatuko dute, eta ondoren final-laurdenekin hasiko dira. Eguraldiak laguntzen badu, antolatzaileen nahia da finalak uztailaren 24an jokatu ahal izatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!