Amiano Berako pilota klubean hasi zen, geroago Añorgan jarraitu zuen, eta azken urteak Tolosan egin ditu, Tolosa Aurrera pilota elkartean. Azken urtean emaitza onak lortu ditu irundarrak, eta besteak beste, Mallabiko Biharko Izarrak, Espainiako Txapelketa, Errege Kopa eta Lezamako Torneoa irabazi ditu. Amiano pozik agertu da Baikok eskaini dion aukerarengatik.