Nagusilanek 15 urte daramatza egoiliarren ondoan, Tolosaldean; Gipuzkoan, 30 urte. Guztira 860 boluntario dira, horietatik 17 eskualdekoak. Meriendaz gain, beste hainbat ekimen ere aurrera eramaten ari dira: egoiliarrekin zentroetan biltzen dira, baratze bat ere elkarrekin aurrera ateratzen dihardute, eta arraunean ibiltzeko tartea ere bilatu dute, Tolosaldeko Arraun Klubarekin elkarlanean.