Beste behin, udan kulturaz gozatzeko aukera izango da Tolosan

Josu Artutxa Dorronsoro 2025ko uzt. 2a, 20:00

Amaia Elizaran dantzari tolosarra, iazko edizioan egin zuen saioan. LEYRE CARRASCO

Igandean abiatuko da Kultura Plazara ekimena eta, irailaren 12tik 14ra ospatuko da jaialdi nagusia; antzerki obrak, musika emanaldiak eta zinema saioak izango dira hiru hilabeteotan.

Igandean abiatuko da Kultura Plazara, Tolosako udako kultur programazioa. Azken urteetan egin moduan, kalera aterako ditu kultur diziplina ezberdinak. Uztailaren 6tik irailaren 14ra adin guztietarako egitaraua izango da: musika, antzerkia, dantza eta zinea, besteak beste, udalerriko auzoetan.

Iaz egin bezala, aurten ere Leidor aretoa zabalduko du udalak zortzi egunetan. Uztailaren 6an izango da lehen emanaldia, eta zabalik izango den asteetan, igande eta astelehenetan izango dira saioak. Haurrei zuzendutako zinema izango da nagusi.

Eszenari dagokionez, uztailaren 10ean izango da lehen emanaldia. Orain-Bi konpainiak Mute izeneko zirku-antzerki ikuskizuna egingo du Larramendi auzoko plazan. Hilaren 18an, Udal Musika Bandaren kontzertua izango da Lopez-Mendizabal pasealekuan, eta uztailaren 20an, Anje Duhalde ariko da Plaza Zaharrean.

Abuztuaren 11n emanaldi berezia izango da, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan. Donostiako Orfeoia izango da Tolosako Andre Maria elizan, Gerardo Rifon organo-jotzailearekin batera. Abuztuaren 29an, berriz, Suite Seda taldeak San Frantzisko pasealekua girotuko du soul, funk eta disco musikarekin. 

Landa auzoetara ere iritsiko da kultura. Abuztuaren 31n, Aldaban Urbasa izeneko akrobazia-ikuskizuna izango da; irailaren 5ean Esti Markezek kontzertua egingo du Bedaion, eta 6an, Oreka TX eta Thierry Biscary ariko dira Urkizun. Horiez gain, irailaren 3an, Trapu Zaharra taldeak bere azken antzezlana aurkeztuko du Berazubin: Azkena eta bagoaz!.

Jaialdia, Zumardiaundian

Kultura Plazara jaialdiak emango dio itxiera udako programazioari. Zumardiaundian egingo da, irailaren 12tik 14ra, eta dantza, musika, sorkuntza eta gastronomia uztartuko ditu. Lehen egunean, Node taldearen dantza-ikuskizuna, eta Rüdiger eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak izango dira; hilaren 13an, berriz, Bea Asurmendi eta Sukena arituko dira. 

Azken egunean, Tolosaldeko sortzaileen azoka egingo da. Sortzaileek euren produktuak salgai jartzeaz gain, azokak haien arteko harremanak sustatzeko leku izan nahi du, besteengandik ikasi eta sareak indartzeko. Azokan parte hartu nahi dutenek mezua bidali beharko dute kultura@tolosa.eus helbidera, honako datuok adierazita: izen-abizenak, ekoizpen mota, harremanetarako datuak (helbide elektronikoa eta telefonoa), sare sozialetako kontua (izanez gero) eta sortutako ekoizpenaren argazki pare bat. Azokan izena emateko epea abuztuaren 22ra arte egongo da zabalik (egun hori barne).

Egitaraua osorik

UZTAILA

  • Uztailak 6, igandea
    • 19:00. Leidor. Zinema: Como entrenar a tu dragon.
  • Uztailak 7, astelehena
    • 19:30. Leidor. Zinema: Como entrenar a tu dragon.
  • Uztailak 10, osteguna
    • 19:30. Larramendiko plaza. Zirku-antzerkia: Mute (Orain-Bi konpainia).
  • Uztailak 13, igandea
    • 19:00. Leidor. Zinema: Padre no hay mas que uno V.
  • Uztailak 14, astelehena
    • 19:30. Leidor. Zinema: Padre no hay mas que uno V.
  • Uztailak 18, ostirala
    • 20:00. Lopez-Mendizabal pasealekua. Kontzertua: Tolosako Udal Musika Banda.
  • Uztailak 20, igandea
    • 19:00. Leidor. Zinema: Jurassic Worldel renacer.
    • 20:00. Plaza Zaharra. Kontzertua: Anje Duhalde.
  • Uztailak 21, astelehena
    • 19:30. Leidor. Zinema: Jurassic Worldel renacer.

ABUZTUA

  • Abuztuak 10, igandea
    • 19:00. Leidor. Zinema: Baja paternidad.
  • Abuztuak 11, astelehena
    • 19:30. Leidor. Zinema: Baja paternidad.
    • 20:00. Andre Maria Eliza. Organo-zikloa: Gerardo Rifon – Donostiako Orfeoia.
  • Abuztuak 29, ostirala
    • 20:00. San Frantzisko pasealekua. Kontzertua: Suite Seda.
  • Abuztuak 31, igandea
    • 18:00. Aldaba. Akrobazia-ikuskizuna: Urbasa (Hutsun & Ortzi).

IRAILA

  • Irailak 3, asteazkena
    • 19:00. Berazubi. Antzerkia: Azkena eta bagoaz! (Trapu Zaharra).
  • Irailak 5, ostirala
    • 19:00. Bedaio. Kontzertua: Esti Markez.
  • Irailak 6, larunbata
    • 18:00. Urkizu. Kontzertua: Oreka TX + Thierry Biscary.

KULTURA PLAZARA! JAIALDIA, ZUMARDIAUNDIAN

  • Irailak 12, ostirala
    • 19:30. Dantza-ikuskizuna: NODE.
    • 20:00. Kontzertua: Rüdiger.
    • 22:00. Kontzertua: Izaki Gardenak.
  • Irailak 13, larunbata
    • 20:00. Kontzertua: Bea Asurmendi.
    • 22:00. Kontzertua: Sukena.
  • Irailak 14, igandea
    • 11:00-14:00. Tolosaldeko sortzaileen azoka.

Kulturaplazara.eus webgunean dago informazio osoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!