Festak agurtzeko, bolo eta toka txapelketak

Leyre Carrasco 2025eko ekainaren 29a

San Pedro jaietako azken eguna ari dira ospatzen Urkizun; bolo eta toka txapelketak egiten dituzte arratsaldean, eta gaztetxoek ere izan dute zertaz gozatu.

San Pedro jaiak amaitzear dira Urkizun. Izan ere, gaur agurtuko dituzte festak eta egun osorako egitarau zabala izan dute auzotarrek. Tortilla patata eta sagardo lehiaketak egin dituzte goizean zehar, baina arratsalderako beste bi txapelketa izan dituzte aukeran. Beroa handia egiten bazuen ere, auzotar ugari bildu dira bolotako eta tokako pisten inguruan, eta horretan aritu dira lehian. Tartean haurrentzako jolasak eta txokolatada egin dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!