San Joan Txapelketaren finalak jokatuko dira bihar goizean Beotibarren

Ataria 2025eko ekainaren 28a

Zesta puntako txapelketan lau mailatan ariko dira lehian, 10:00etatik hasita.

Beotibar elkarteak antolatu duen zesta puntako 2025eko San Joan Txapelketaren finalak jokatuko dira bihar goizean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hainbat pilota elkarteetako puntistek kinielak jokatu dituzte, eta maila bakoitzean tanto gehien egin dituzten bi aurrelariak eta bi atzelariak sailkatu dira finaletarako. Ondoren zozketa egin da bikoteak zehazteko.

10:00etan alebin mailakoen txanda izango da Itzea Goenaga (Beotibar) eta Unax Jauregi (Beotibar) bikoak Ioritz Hernandez (Danok Bat) eta Mattin Goenaga (Beotibar ) bikoaren aurka jokatuko du. Infantilak 10:45ean hasiko dira, eta Amets Iturraran (Markina) eta Luken Barrenetxea (Berriatua) bikoak Jabi Guia (Cabanillas) eta Oinatz Lizarraga (Beotibar) bikoa izango dute aurkari. Kadeteen txanda 11:30ean izango da, eta final horretan Oier Sarasola (Beotibar) eta Beñat Bereau (Hondarribi) bikoak Ganix Arrizabalaga (Danok Bat) eta Artetz Larrañaga (Beotibar) bikoa izango dute kontrario. Azkenik, gazteen mailan, jubenilak eta 22 urte azpikoak, 12:30ean hasiko dira, eta bertan Ekhi Lete (Danok Bat) eta Oinatz Agirregomezkorta (Danok Bat) bikoa Txomin Landaluze (Markina) eta Unax Balda (Beotibar) bikoaren aurka ariko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!