Targazki Tolosaldeko Argazkilari Taldeak antolatutako lehiaketak hainbat saridun izan ditu. Parte hartzaileek gehienez lau argazki aurkeztu zituzten, eta guztira 162 autorek parte hartu zuten eta horiek denera 623 argazki aurkeztu zituzten. Parte hartzaileen artean 34 emakumezkoak izan dira (%34) eta 128 gizonezkoak (%80). Tolosaldekoak 33 izan dira, Euskal Herrikoak 54, estatukoak 70 eta Argentina, Vietnam, Bangladesh, Hong Kong eta Errusiako parte hartzaile bana izan dira.
Argazki onenaren sari nagusia Jose Ramon Luna de la Ossak jaso du, Lo incondicional lanarengatik. Ezin izan du sari banaketan egon, eta bere ordez Javier Ortiz Morenok jaso du saria. Bigarren saria Iñigo Peñagarikano Agirresaroberentzat izan da, Mirada argazkiarekin. Hirugarren saria Jose Carlos Romero Bilbaorentzat izan da, Ternura lanarekin.
Tolosaldeko bilduma onena Javier Ortiz Morenok eraman du, eta horrekin batera txapela jantzi du, Naturaleza magica 1-4 bildumarengatik. Tolosaldeko lehen saria Jabier Zabala Acostak jaso du, Amonakin argazkiarekin. Fernando David Pradinik irabazi du bigarrengoa, Venciendo la niebla argazkiarekin. Hirugarren saria Helena Nuin Cabelloren Nectar argazkiarentzat izan da.
Gazteentzako sariak, 8 eta 16 urte bitartekoentzat, banatu dira ere ekitaldian. Lehenengo saria Naira Negrin Mugicarentzat izan da, Ederra betirako argazkiarekin. Bigarren saria Imanol Lopetegi Rodriguezentzat izan da, Katu magikoa lanarengatik. Hirugarrena, berriz, Xanti Rodriguez Extremerarentzat izan da, Mugikorrarekin lanarengatik.
Tolosa Herria 2025eko lehiaketatik Argizaiola sariarentzako sailkatuak Iñigo Peñagarikano, Jose Carlos Romero eta Javier Zabala izan dira.
Saria jaso duten argazkiak Illargi tabernan daude ikusgai. Bestalde, 60 bat lan aukeratuak izan dira Tolosako komertzioetan erakusteko. Hilabetez izango dira ikusgai lan horiek. Lan saridunak Targazki.com webgunean ikusi daitezke.