Tolosand Blues jaialdian murgilduta

Ataria 2025eko ekainaren 28a

The Fake Cousins taldeak emanaldia eskaini du Lopez Mendizabal plazan. Gaur beste bi emanaldi izango dira, Plaza Berrian, maila oso handikoak.

Aurrera doa Tolosand Blues jaialdia eta gaurko eguna oso berezia izango da, hiru kontzertu izango baitira. Dagoeneko The Fake Cousins taldeak, Slow Times taldea ordezkatuz, eman du kontzertua Lopez Mendizabal plazan. Arratsaldean bi emanaldi oso berei izango dira: alde batetik, Susan Santos, eta bestetik, Shawn Pittman, biak Plaza Berrian.

Badajozen jaiotako baina aspaldian Madrilen bizi den Susan Santos kitarra-jotzailea egungo ospetsuenetakoa da. Bere estilo ausarta eta indartsua blues eta rock estiloetan murgiltzen da. Bere parte hartzea ohikoa da Ingalaterran, Frantzian zein Herbeheretako jaialdietan hango zaleen lilura eta harridurarako. Guztira 6 disko argitara eman ditu. Tolosara, eta ohi bezala, hiruko formazioan iritsiko da eta esan beharra dago Susan Santosek zuzeneko indartsuak eta energiaz beteta eskaintzen dituela. Bere azken lana, Skin&Bones (2024) aurkeztuko du.

Oklahomatik, Texasko bluesaren kondaira bizia da Shawn Pittman, eta bere estilo nahastezina ekarriko du Tolosara, The Özdemirs talde turkiarrarekin eta Paul San Martin artista gonbidatuarekin. Ibilbide oparoko artista (1996an grabatu zuen lehen diskoa, 22 urte zituela), eta Matt Guitar Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton bezalako artistekin lan egin du, bai eta B.B. King famatuaren hasierako artista gisa ere.  

Falta den egitaraua:
  • Ekainak 28, larunbata
    • 19:00. Plaza Berrian. Susan Santos.
    • 22:30. Plaza Berrian. Shawn Pittman.
  • Ekainak 29, igandea
    • 13:00. Trianguloa plazan. Maria Carbonell Blues Mood.
    • 20:00. Plaza Berrian. The Cinelli Brothers.
Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!