Infantil mailako eskubaloi txapelketak Usabalen

Ataria 2025eko ekainaren 27a

Tolosa CF-ko infantil mailako neskak Kopako txapeldunak izan dira denboraldian.

XVI. Eskubaloiko San Joan Infantil Txapelketa antolatu du Tolosa CF-k, eta bihar larunbata egun guztian zehar egingo da, nesketan zein mutiletan.

Txapelketa bakoitzean lau talde ariko dira lehian. Nesketan, Tolosa CF-z gain, Eibar Eskubaloia, Urola eta Lekunberri lehiatuko dira. Mutiletan, Tolosa CF-rekin batera Urola, Uharte eta Hernani ariko dira.

Txapelketak 10:00etan hasiko dira, Usabal kiroldegian, eta lehia bakoitzean lau taldeak elkarren aurka jokatuko dute. Arratsaldean, goizeko sailkapenaren arabera, 3. eta 4. posturako partidak eta finalak jokatuko dira. 16:00etan hasiko da arratsaldeko saioa. Egun guztian zehar sarrera doan izango da txapelketak ikusteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!