Usabalgo areto futbol txapelketan 47 talde ari dira lehiatzen

Ataria 2025eko ekainaren 26a

Martxan da dagoeneko CMO Valves XXXVII. Areto Futbol Txapelketa, Kirolagunak kirol elkarteak antolatuta.

Tolosako Usabal kiroldegian ari dira partidak jokatzen, eta aurtengoan 47 taldek eman dute izena. Alebinetan mutilen 18 talde ari dira lehian, eta nesken 10 talde. Benjaminetan, berriz, mutilen 15 talde eta nesken 4.

Astelehenean hasi ziren partidekin, eta San Joan eguneko geldialdiaren ondoren, atzo ekin zioten berriro ere partidak jokatzeari. Ekainaren 29an jokatuko dituzte finalak, eta lehenengoari 09:30ean emango diote hasiera.

Argazkiak: Kirolagunak kirol elkartea

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!