Udal zerbitzuen ordutegian aldaketak, udako hilabeteetarako

Ataria 2025eko ekainaren 26a

Abuztuko lehen asteetan itxita egongo da kultur etxea.

Uztailean eta abuztuan, Udate Herritarren Arreta Zerbitzuaren, udal liburutegien, hondakinen bulegoaren, kultur etxearen eta Andragoraren ordutegiak aldatuko dira.

  • Udate:
    • Uztaila eta abuztua: astelehenetik ostegunera, 07:15etik 14:15era; ostiraletan, 08:15etik 14:15era.
  • Udal liburutegia:
    • Uztaila: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, baita asteazken arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara ere.
    • Abuztua: 10:00etatik 13:30era.
  • Haur liburutegia:
    • Uztailean eta abuztuan goizez bakarrik egongo da zabalik, 10:00etatik 13:30era.
  • Kultur etxea:
    • Uztailaren 15era arte, goizez eta arratsaldez zabalduko da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
    • Uztailaren 16tik 31ra (biak barne), goizez, 10:00etatik 13:00etara.
    • Abuztuaren 4tik 22ra (biak barne), itxita egongo da.
    • Abuztuaren 25etik aurrera, goizeko eta arratsaldeko ordutegiari ekingo zaio berriro, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Hondakinen bulegoa:
    • Uztailean zehar, ostegun eta ostiral goizez zabalduko ditu ateak, 8:30etik 14:00etara.
    • Uztailean zehar, Gorosabel eraikinean emango du zerbitzua; abuztuan, ordutegi berean, baina Udaten.
  • Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea:
    • Uztailean, goizez irekiko da, 8:00etatik 14:00etara.
    • Abuztuan itxita egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!