Urkizun ere San Pedro jaiak ospatuko dituzte

Ataria 2025eko ekainaren 26a

Ekainaren 27tik ekainaren 29ra ospatuko dituzte San Pedro festak Tolosako auzoan.

Tolosako Urkizun lehen festa eguna astelehenean, San Juan bezperan egin bazuten ere; bihar, txupinazoa jaurtitzearekin batera emango zaie hasiera ofiziala Urkizuko jaiei. Igandera bitarte, denetik eta denentzat prestaturiko egitarauaz gozatzeko aukera izango da. Frontenis eta Mus txapelketak ostiralean, umeen jolasak eta gazteen herri kirolak larunbatean, eta igandean egingo diren patata tortilla eta sagardo lehiaketa izango dira besteak beste jaietako ekintza nagusiak. Larunbatean egingo den herri afarira joan nahi duten helduek 40 euro ordaindu beharko dituzte, eta 15 urte bitarteko umeek berriz 15 euroren truke eskuratu ditzakete sarrerak.

JAI EGITARAUA

Egitaraua

  • Ekainak 27, ostirala
    • 17:30. III. Frontenis Txapelketa.
    • 20:00. Txupinazoa elkartetik.
    • 21:30. Mus txapelketa.
  • Ekainak 28, larunbata
    • Umeen eguna
    • 12:00. Umeen jolasak.
    • 14:00. Umeen eta gurasoen arteko bazkaria.
    • 17:30. Gazteen arteko herri kirolak.
    • 21:00. Herri afaria elkartean.
    • Ondoren. DJ Ander.
  • Ekainak 29, igandea
    • San Pedro eguna
    • 10:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Hamaiketakoa elkartean.
    • 11:00. Tortilla patata eta sagardo lehiaketa.
    • 17:00. Bolo eta toka lehiaketa.
    • Ondoren. Umeen jolasak.
    • Amaitzeko. Txokolatada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!