Tolosako San Joan jaiak 2025

Su handiaren bueltan

Leyre Carrasco 2025eko ekainaren 24a

Plaza Zaharreko su txikiaren ostean, Andre Mari plazan piztu zuten sua iluntzean. Udalbatza eta herritar mordoa ere bertan izan ziren, eta Udal Musika Bandak, Udaberri dantza taldeak eta Santa Maria kaperak girotu zuten plaza.

Udal Musika Bandak San Joan zortzikoa jotzearekin batera piztu zuten sua, atzo iluntzean, brigadako langileek. Andu Martinez de Rituerto alkateak lore sorta sutara bota ostean, suaren gainean salto egiten hasi ziren herritarrak. Helduak ez ezik, haur eta gaztetxo ugari ere animatu ziren horretara. Batzuek, behin baino gehiagotan.

Horren ostean, Udaberri dantza taldearen txanda izan zen. Hainbat dantza eskaini zituzten oholtza gainean, ikustera gerturatu zen jendetzaren aurrean. Eta, amaitzeko, Santa Maria kaperak itxi zuen ekitaldia.

Erlazionatuak

Festa giroa suaren bueltan

Leyre Carrasco 2025 eka 24 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!