Tolosako San Joan jaiak 2025

Su txikitik handira

Leyre Carrasco 2025eko ekainaren 24a

Tolosako Plaza Zaharrean piztu zuten lehen sua, atzo arratsaldean, udalbatza eta herritar mordoa bertan zela. Gaztetxo ugari animatu ziren salto egitera, Eduardo Mocoroa Musika Eskolako Ikasleen bandak girotu bitartean.

Miguel Angel Morenoren zuzendaritzapean, bandak San Joan Martxa jo zuen unean piztu zuten brigadako langileek sua Plaza Zaharrean. Beste herritan bezala, Tolosan ere piztu zuten sua, San Joan bezperan. Baina ohitura den bezala, lehenengo su txiaren txanda izan zen. Tolosar ugari bildu ziren, borobilean, haurrak suaren gainetik saltoka ikusteko. Guraso asko fin-fin aritu ziren etxeko txikienei salto egiteko jarraibide guztiak ematen. Eta, bide batez, zaharxeagoak izaten direnerako, Santa Maria plazako suaren gainean salto egiteko harra sartzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!