Tolosako San Joan jaiak 2025

Zezenen aurretik

Ataria 2025eko ekainaren 21a

Kuadrillen eguna bada ere, etxeko txikienek euren protagonismoa izan dute larunbat goiz honetan Tolosako San Joan jaietan.

10:30ean hasi da festa Tolosan; Plaza Berrian, hain zuzen ere, haurren entzierroa bertan hasi ibaita. Haurrak urduri bezain emozionatuta, zezenen adarrak nola itzuri ibili dira korrika. Atrakzioa zer den, beldurra ematen duenak erakargarritasuna ere sortzen duela; honela, haurrek zezenaren adarrak ukitu nahi izan dituzte.

Kalez kale ibili dira zezenak, haurrak eta gurasoak. Eta hurrengo geltokia Plaza Zaharra izan da. Izan ere, bertatik atera dira kalejiran buruhandiak eta erraldoiak. Erraldoiak galak txukunduta atera dira San Joan festa hauetan, arropak zaharberrituta, hain zuzen ere.

Erraldoiekiko umeen erakarpena ohikoa izan da: zintzilik daramatzaten txupeteak gainbegiratu, behetik goraino behatu eta ahozabalik gelditu dantzan ari direnean. Beste egun batez umeen ilusioa bete du Tolosako Buruhandi eta Erraldoien Konpartsak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!