Beotibar pilotalekuak hartuko du CMO kluben ligako finala

Ataria 2025eko ekainaren 19a

Igandean jokatuko dira CMO kluben ligako finaleko partidak Tolosako Beotibarren. 10:45ean hasiko da jaialdia eta bertan Lekunberriko Larraun eta Lazkaoko Lapke ariko dira elkarren aurka.

Talde irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du. Jaialdirako sarrerak Internet bidez erosiz gero zortzi euro balio du eta hamabi euro leihatilan. Hamasei urtetik beherakoentzat doan da.

Hiru partida jokatuko dituzte elkarren aurka finalistek. Kadete mailan, Larraun taldeko Laso eta Otamendi ariko dira, eta Lapkeko Mantzizidor eta Alberdi. Jubenil mailan, Larraunetik Nazabal eta Telletxea eta Lapketik Izagirre eta Figueroa. Azkenik, nagusi mailan Galartza eta Sotil ariko dira Larraun taldetik eta Zubizarreta eta B. Garmendia Lapketik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!