Euskadiko eta Portugalgo selekzioen arteko partida Usabalen

Ataria 2025eko ekainaren 19a

Yon Gonzalez, Ander Gordillo, Beñat Etxeberria, Auritz Armendariz eta Mikel Lakunza.

Euskadi eta Portugalgo selekzioen arteko lagunarteko norgehiagoka jokatuko da gaur Usabal Kiroldegian, Euskal Saskibaloi Federazioak antolatuta, TAKE eta Tolosako Udalaren laguntzarekin. Neurketa 19:00etan izango da.

Euskaldunen kasuan, Gipuzkoako eta Bizkaiko klubetako 21 urtez azpiko jokalariek osatutako taldea da, eta TAKEko hiru jokalari izango dira: Beñat Etxeberria, Ander Gordillo eta Auritz Armendariz. Beste bi tolosar ere badaude: hautatzailea Yon Gonzalez da, Tolosako klubeko entrenatzaile izandakoa, eta bere laguntzaile lanak Mikel Lakunzak egin ditu, TAKEko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak. Portugalgo selekzioaren kasuan, 20 urtez azpiko jokalariekin osatutako taldea da. Sarrera doan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!