Adin guztientzakoan 45 jokalarik hartu zuten parte. Txapeldunak, Juan Luis Alfarok (Fomento Errenteria) denak irabazi zituen, 9 puntu lortuz. Oscar Diez (Alfil) bigarren izan zen, Aimar Alvarez (Billabona elkartean dagoen tolosarra) hirugarren eta Markel Vesga (Santikutz Legazpi) laugarren. Tolosako hiru onenen saria jaso zutenak, Alvarez aparte, hirugarren saria jaso baitzuen, Beñat Goñi (6. postuan), Mikel Muguruza (20. postuan) eta Andres Bustamante (27. postuan) izan ziren. Txapelketaz gain, xake erraldoia eta Tolosako xakearen erakusketa historikoa egon ziren ikusgai, eta ikusle asko bertaratu ziren. Bukatzeko, bazkari bat egin zuten Kabila elkartean. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete laguntzaile izan den Saneamientos Eloseguiri eta Kabila elkarteari.
Bigarren txapelketan, 14. urtez azpikoan, 49 parte hartzaile izan ziren eta 6 partida jokatu zituen bakoitzak. Lehen bi postuetan berdinduta geratu ziren arren, berdinketa hausteen ondorioz, Danel Artolak irabazi zuen, Laia Iturbide bigarren izan zen eta Amets Sanchez hirugarren. Horretaz gain, 4. postuan eta 10 urtez azpiko lehena Julen Larrañaga izan zen, 5. postuan eta 8 urtez azpiko onena Hugo Lanz, eta 6. postuan eta 12 urtez azpiko onena Beñat Iturbide. Merienda batekin eman zioten txapelketari amaiera.