Tolosako San Joan jaiak 2025

Trafikoan etenak eta aldaketak izango dira San Joan jaietako egunetan

Ataria 2025eko ekainaren 18a

Barrena kalean ezingo da aparkatu, larunbatetik asteartera, biak barne. JOSU ARTUTXA

Tolosarrek ostiraletik asteartera ospatuko dituzte sanjoanak; udalak jakinarazi duenez, datozen egunetan, zenbait aldaketa izango dira trafikoan eta aparkalekuetan.

San Joan jaien harira, Tolosan izango diren trafiko eten eta aldaketak egunez egun:

  • Ekainak 21, larunbata. Kuadrilla eguna.
    • Trafiko mozketa
      • Rondilla kalea: 10:00etatik 22:00etara itxita egongo da ibilgailuentzat, musika eskolaren paretik Trianguloa plazara. Garajeetako sarbidea, Inpernu kaletik bideratuko da.
    • Kotxez hustu beharreko guneak
      • Rondilla kalea, 07:00etarako: kalea ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plaza paretik Trianguloa plazara, baita azken honetako zamalanen gunea ere.
      • San Frantzisko pasealekua, elizatik Gernikako Arbola lorategietara, 06:00etarako: Goizean, Euskal Herria plazako azokako postuak San Frantzisko pasealekuan kokatuko dira. Postuak kentzen diren unetik aurrera, berriro ere aparkatu ahal izango da bertan.
      • Barrena kalea: ezingo da aparkatu egun osoan zehar.
    • Autobus geralekuak
      • Egun osoan zehar Rondilla kaleko eta San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak bertan behera geratuko dira, baita Hiribusaren kasuaren ere. Santa Klarako geltokia erabili beharko da horien ordez. 22:00etatik aurrera berriro ere ohiko kokalekuetara itzuliko dira.
  • Ekainak 22, igandea
    • Aparkalekua
      • Rondilla kalean goizean goizetik aparkatu ahal izango da.
    • Kotxez hustu beharreko guneak
      • Trianguloa plazako zamalanen eremua: estropadak direla eta, traineruak eta bestelako materialak deskargatzeko erreserbatuko da.
      • Barrena kalea: ezingo da aparkatu egun osoan zehar.
  • Ekainak 23, astelehena. San Joan bezpera.
    • Trafikoan etena
      • Naparzubia: San Joan su txikia eta San Joan sua egin bitartean itxita egongo da. Hori dela eta, Alde Zaharreko garajeetarako sartu-irtenak Gorriti plazatik egin beharko dira, urtero bezala.
    • Kotxez hustu beharreko guneak
      • Zumarditxikia, 07:00etarako: Hurrengo eguneko su artifizialak prestatzen ibiliko dira goizetik, horregatik eremua libre utzi beharko da bezperan. Ekainaren 25ean, garbiketa lanak egin bezain pronto zabalduko da.
      • Barrena kalea: ezingo da aparkatu egun osoan zehar.
  • Ekainak 24, asteartea. San Joan eguna.
    • Trafiko mozketa (08:00-00:00)
      • Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, musika eskolaren paretik Trianguloa plazara arte.
      • Goiz osoan zehar, Alde Zaharreko trafikoa moztuko da.
      • Arratsaldean, eten puntualak izango dira, eskopetari konpainiak eta udalbatza pasa ahala: 17:00etatik 18:00etara, Larramendi kalean (Izaskungo aldapatik joatea gomendatu du udalak); 18:45ean eta 20:00etan, Santa Klara kalean. Hortaz, eremu horietatik ordu horietan ibilgailuarekin ez igarotzea gomendatu dute.
      • 22:45 eta 23:45 artean, gutxi gorabehera, Santa Klara kaleko trafikoa guztiz itxiko da su artifizialengatik. Suhiltzaileek eremua garbitutakoan zabalduko dute berriro.
    • Kotxez hustu beharreko guneak
      • Rondilla kalea, 06:00etarako: Kalea ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plaza paretik Trianguloa plazara arte, azken honetako zamalanen eremua eta aparkalekuak barne.
      • Barrena kalea: ezingo da aparkatu egun osoan zehar.
    • Autobus geralekuak
      • Egun osoz, Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko eliza pareko autobus geltokiak bertan behera geratuko dira. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!