Ikasleen profil profesionala lantzen

Ataria 2025eko ekainaren 17a

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola aurrera begira jarri da jadanik. Ikasleen bilakaera egokiena eta kalitatezkoena lortzeko helburuarekin, esperientziak partekatu dituzte enpresari, profesional, ikasle ohi, ikasle eta irakasleen artean.

Mahaiaren bueltan jarri eta profesional munduak zer eskatzen duen aztertu dute, hurrengo ikasturteetan eskakizun horri ahalik eta egokien erantzuteko. Inmakulada ikastolaren helburua sektoreko enpresentzat lehentasunezkoa eta erreferentea izatea dela azaldu dute: «Konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak indartuz eta gure enpresetarako pertsona talentudunak sortuz, beti ere, gure sektoreetan laneratze handiena bilatzeko helburuarekin».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!