Donostia ospitalerako jaioberrien saskitxoak josi eta josi

Ataria 2025eko ekainaren 17a

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan, Auzoan josi eta josi proiektuaren amaiera ekitaldia egin dute gaur goizean. Bertan iragarri dute ikasturtean egindako jaioberrien saskitxoak Donostia ospitalera bideratuko direla.

Donostia ospitaleko ordezkariak joskintzako ikasleekin elkartu dira, egin duten lana eskertzeko. Ikastolako arduradunek tailerraren garrantzia azpimarratu dute, auzotarren eta herritarren parte hartzea goraipatuz. Horrez gain, proiektuaren jasangarritasuna eta gizartearekiko lotura txalotu dute. Jostunek ere hitz egin dute, eta gustura agertu dira ekimenarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!