Lurraldeko aberastasuna eta aniztasuna erakutsi dute

Ataria 2025eko ekainaren 17a

SOS Arrazakeriak Gipuzkoa Solidarioa jaia ospatu zuen Topic-en, pasa den larunbatean.

Bizilagunak bazkarien ondotik, Gipuzkoa Solidarioa jaiaren txanda izan da. Tolosako Topic-en egin zuten, pasa den larunbatean, eta bertan izan ziren Bizilagunak ekimenean mahaia eta mahai-zapia partekatu zuten familiak eta baita ekimenarekin modu batera edo bestera bat egin duten eragile eta gizabanakoak ere. Arlo ezberdinetan lan egiten duten migratzaileen egoera islatzen duten bideoak erakutsi zituzten eta Maribel Salasek eta Sharabani Aranzabe Pitak aurkeztu eta dinamizatu zuten festa. Jaiaren ostean Peñascaleko ikasleek prestatutako pintxoak dastatu ahal izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!