Reala izan da garaile X. Urtzi Gurrutxaga Oroimenezkoan

Ataria 2025eko ekainaren 16a

Finalean Lazkaori irabazi zion, 3-0. Alebin mailako mutilen txapelketa jokatu zuten larunbatean Berazubiko zelaian, Tolosa CF klubak antolatuta.

Hamabi talde aritu ziren lehian, eta sari nagusia Realak eraman zuen, Lazkaori finalean 3-0 irabazi ondoren. Hirugarren postuan Beasain sailkatu zen eta laugarrenean Aizkorri Segura. Kopa ere jokatu zen arratsaldean, multzoetan azken postuetan geratu ziren taldeen artean. Finalera Tolosa CF-ko bi talde iritsi ziren, eta Tolosanak Urdiña Txikiri irabazi zion, penaltietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!