San Juan Magan eta Jatxonis kuadrillak izan dira irabazleak

Ataria 2025eko ekainaren 16a

TAKE klubak antolatutako 3x3 saskibaloi txapelketak izan ziren jokoan larunbatean.

Aurtengoan Ugaitz 3x3 San Joan Saskibaloi Txapelketa izena jarri diote, klubeko jokalaria eta orain gutxi zendu den gaztearen oroimenez. Hain justu, omenaldia egin zitzaion, eta TAKEkoek bere senideei kamiseta bat oparitu zieten Ugaitz izenarekin.

Helduen edota kuadrillen mailan, gizonezkoetan San Juan Magan eta emakumezkoetan Jatxonis izan ziren irabazleak. Infantil mailan, mutiletan Zakil O'Neal eta nesketan Tipulinak izan ziren txapeldunak. Alebinetan mutil eta neskek batera jokatu zuten, eta Lasko Team izan zen irabazlea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!