Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleen kontzertuak, Zerkausian

Ataria 2025eko ekainaren 16a

Ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte, beste urte batez, gaurtik ostegunera; emanaldiak 19:00etan izango dira.

Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte, beste urte batez, Zerkausian. Emanaldiak 19:00etan izango dira, gaurtik ostegunera.

«Ikasleek eta irakasleek ikasturtean zehar egindako lana, ahalegina eta grina islatzen dituen programazio zainduaz gozatu ahal izango dute ikusleek. Bakarlarietatik hasi eta ganbera taldeetaraino, baita talde zabalagoetatik ere, kontzertuek musika tresna eta musika estilo ugari bilduko dituzte, eta, horri esker, ikusleek ikusi ahal izango dute sortzen ari den talentua eta eskolaren hezkuntza-eskaintzaren aberastasuna», azaldu dute musika eskolako ordezkariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!