TAKEren 3x3 saskibaloi txapelketak 25 urte beteko ditu aurten

Ataria 2025eko ekainaren 13a

Bihar jokatuko da, bi mailatan, goiz eta arratsaldez. Ugaitz 3x3 San Joan Saskibaloi Txapelketa izena jarri diote, klubeko jokalaria eta orain gutxi zendu den gaztearen oroimenez.

Hirurehundik gora saskibaloi jokalari elkartuko dira bihar Tolosan jokatuko den saskibaloi txapelketan. Aurtengoan 25. urteurrena du TAKE klubak antolatzen duen lehiaketak, eta Ugaitz 3x3 San Joan Saskibaloi Txapelketa izena jarri diote, klubeko jokalaria zen eta orain gutxi zendu zen gaztearen oroimenez.

Bi txapelketa jokatuko dira. Gaztetxoena, alebin eta infantil mailakoena, goizean jokatuko da Alondegia plazan. 30 talde lehiatuko dira eta 09:00etatik 13:30ak ingurura arte ariko dira lehiatzen. Kuadrillen artekoa San Frantzisko ibiltokian jokatuko da, 15:30ean hasita. Emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak izango dira jokoan, eta guztira 50 taldek eman dute izena. Finalak 20:00ak aldera hastea espero dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!