X. Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezkoa izango da jokoan, bihar

Ataria 2025eko ekainaren 13a

Tolosako Berazubi futbol zelaian, mutilen alebin mailako 12 talde ariko dira lehian, horietako hiru Tolosa CF klubekoak.

Berazubi zelaia gaztetxoen futbolaren plaza bihurtuko da beste behin. Bihar, ekainak 14, egun guztian zehar X. Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezkoa izango da jokoan, eta bertan mutilen alebin mailako hamabi talde ariko dira lehian. Reala, Billabona, Ordizia, Beasain, Lazkao, Intxurre, Zarautz, Añorga, Aizkorri Segura eta antolatzailea den Tolosa CF-ko hiru talde: Tolosa CF, Urdiña Txiki eta Tolosana.

Guztira hiru multzo egingo dira, bakoitza lau talderekin, eta 10:00etatik hasita jokatuko dira multzo bakoitzeko taldeen arteko partidak. Arratsaldean kanporaketak eta finalak jokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!