Tolosarrek zabalik dute zenbait tasa ordaintzeko borondatezko epea

Ataria 2025eko ekainaren 12a

Hondakin bilketaren tasaren, ibi iraunkorren, Belena bizikleta aparkalekuaren edota autotaxiaren ordainketa uztailaren 7ra arte egin ahal izango da. Agiri horiek helbideratzeko epea ekainaren 20ra artekoa izango da.

Zenbait tasaren ordainketarako borondatezko epea zabalik da Tolosan, hala nola, hondakin bilketako tasarena, ibi iraunkor edo pasabideena, Belena patioko bizikleta aparkalekuarena (lehen seihilekoa) eta autotaxiarena.

Borondatezko epea uztailaren 7ko 13:00ak bitartekoa izango da. Agiri horiek helbideratuta dituztenei egun horretan egingo zaie kobrantza. Helbideratu gabe dituztenek, ekainaren 20ra bitarteko epea izango dute horretarako. Azken hauei, ordainagiriak ekainean bidaliko zaizkie, zergadunak adierazitako zerga helbideetara. Ekainaren 13rako jaso ez dutenek, udalean eskatu beharko dute.

Ordainketa hiru eratara egin daiteke: online, Jaurlaritzaren Nire Ordainketa atalean; entitate kolaboratzaileen bidez –banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibak–, ordainagiria aurkeztuta; edo udaletxean, txartelarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!